Josune Velez de Mendizabal
Gasteizko TAEn eta Baratza Aretoan gauzatu zituen antzerki ikasketak baita Euskal Herriko Unibertsitatean ere, interprete formakuntza titulua eskuratuta. Tranpola taldearen fundatzailea. «Oingoan Bai!» ekoizpen propioarekin eman zuen bere burua sortzaile gisa ezagutzera Euskal Herrian (2016eko Zurrunbilo jaialdian, Scratxe Gauan eta Bertako Jaialdian, 2017an Errenteriako Eztena Jaialdian, 2018an Vital Kutxa Fundazioaren beka jaso duen lana, Artedramako Jaurdinaldietan Aulestin, Bilboko Zirkuituan…). Tranpolaren izenpean ere Azken Antzoki Dantza ikuskizuna sortu zuen Gontzal Uribe eta Hannah Whelanekin batera 2018an, Principal Antzokiko off lokal deialdian aukeratua izanik, baita deialdi berean 2020ean “Txilin Hotsak” ere Metro Koadrokarekin begiradaren pean.
Josune Parasite konpainiarekin 2017an, Gasteizko Antzerki Jaialdian, Enredados deialdiaren baitan, «Jokoa» ikuskizunean lanean aritu zen, baita 2016an «Usteak ustel» ikuskizunean ere. Egun Pez Limborekin lanean dihardu, «Koxkak» (Gasteizko Principal Antzokian estreinua, 2019an), «Harri orri ar» (Gasteizko Principal Antzokian, 2020an). eta “Daisy Crazy” (Gasteizko Naizoarteko antzerki jaialdia, 2022). Toparaba sortzaile arabarrentzako deialdian bitan izan da irabazle. Lehengo edizioan 2020ean, Ogiak Hizketan baleki lanarekin (Mamiak Kolektiboa) eta bigarren edizioan 2022ean “Antzezmetraia” rekin (Beñat Fontaneda, Aitor Vinagret eta Ainhoa Imaz taldekideekin). 2019etik Les Bobé-Bobé antzerki taldearen fundatzailea da Ane Gebara eta Jason Guerrarekin batera.